Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Irunen hainbat ekitaldi prestatu dituzte udaletxetik datorren igandetik hurrengo larunbatera arte.
Dorleta Kortazar ipuin kontalaria arituko da kontatzen Emakumeen Etxean, hilaren 20an, osteguna. Euskarazko kontakizuna izango da.
4 eta 10 urte bitarteko haurrei begirakoa da eta Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariak eskainiko du.
Udal liburutegian eskainiko du biharko saioa, 19:00etan. 'El África que observo con los dedos' ipuina kontatuko du.
Hilaren 25ean egingo da, sanpedro eta sanmartzial jaien egitarauaren barruan. 10:00etan hasiko da Junkal plazatxoan. Sari banaketa, aldiz, arratsaldean egingo da.
Arratsaldeko 18:00etan Zuloaga Etxean 4-7 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontalari saioa izango da.
Amaia Egidazuk haren Dorotea liburua aurkeztuko du ipuin kontalari saioan. Ondoren, collage tailerra egongo da.