Liburutegia haurren txoko bihurtuko da arratsaldean
Amaia Egidazuk haren Dorotea liburua aurkeztuko du ipuin kontalari saioan. Ondoren, collage tailerra egongo da.

Gaur arratsaldean haurrentzako bi jardunaldi antolatu dituzte Hondarribiko Udal Liburutegian: Ipuin kontalaria eta collage tailerra . Biak ala biak, Amaia Egidazu idazleak gidatutako saioak izango dira.
Ipuin kontalarian, Egidazuk haren Dorotea liburua aurkeztuko du. Liburu honek 2021ean Haurrentzako liburu ilustratuen Etxapare saria irabazi zuen. Bi saio egongo dira, lehena 3-6 urte bitarteko haurrentzat izango da 16:30ean. Gurasoek haurrekin geratu ahal izango dute. Bigarrena 17:45ean izango da, 6 urtetik 10 urte bitartekoentzat.
Bertaratu aurretik izen ematea gomendatzen da. Telefono zenbakian (943 11 12 85), email bidez edo liburutegira hurbilduta.