Gaur goizean zabaldu dituzte bederatzi postuak. Besteak beste, Durangoko Azokako azken berritasunak izango dira salgai, %10eko deskontuarekin.
Datorren ostegunean zabalduko dute azoka, Arrantzale auzoan. Haur eta gazte literatura, sukaldaritza, historia, margolaritza, artea, musika... "Eskaintza zabala" izango dela aurreratu dute udaleko iturriek.
Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azokak ostegunean ireki zituen ateak, eta bihar arte hurbiltzeko aukera izango dute interesdunek.
Durangon bezala Hondarribiko azokan erostera animatu ditu Txomin Sagarzazuk herritarrak, «euskarazko industria horren atzean lan handia dagoelako».