Eguraldiak ez du herritarrak liburu azokara gerturatzea oztopatu
Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azokak ostegunean ireki zituen ateak, eta bihar arte hurbiltzeko aukera izango dute interesdunek.
2020. urteko Euskal Liburu eta Disko Azokaren azken-aurreko eguna da gaurkoa, eta eguraldiak gehiegi laguntzen ez duen arren, dozenaka lagun gerturatu dira bertara. Azken urteko berritasunak eta bestelako argitalpenak topatuko dituzte azokara hurbiltzen direnek. Durangoko Azokaren ondoren urtero egin ohi dute Hondarribikoa.
Ondokoak dira goizak utzitako hainbat irudi:

