
Euskotren Liga bukatutzat emango dute asteburuan Zarautzen jokatuko den estropadarekin. Eusko Label Liga ere azken txanpan sartu da.

Hondarribiko Arraun Elkarteak urteroko bedeinkapen eguna ospatuko du larunbatean. 12:15ean abiatuko dira elkartearen instalazioetatik.

Aurten ere ez du hutsik egin elkarteak, eta behar bezala biribildu dute aurtengo denboraldia, bazkari batekin.

Ama Guadalupekoako arraunlariak "indartsu eta ilusioz" daude iganderako, atzo lortutako bigarren postuaren ondoren. Emakumeak berriz, "posturen bat harramazkatzera" joango dira igandean.

Eusko Label ligaren barruko XXXIX. Bandera-Cikautxo SN jokatuko dute larunbatean.

Hondarribia hirugarren geratu da Arraun Lagunak eta Orioren atzetik.

Eusko Label ligako lider jarri da 'Ama Guadalupekoa', Sestaoko Bandera eta Santurtzikoa irabazita. Gaur, Euskadiko Txapelketan lehiatuko da, Lekeition.

Olagarro kultur elkarteak antolatuta, laugarrenez jaso du omenaldia Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen traineruak.

Laugarrenez omenduko du Olagarro elkarteak Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen taldea; "sostengua" adierazteko helburuarekin antolatu dute hitzordua.

Tolosaldea Arraun Kluba, Deustu Arraun Taldea eta Cabo da Cruz traineruekin indarrak neurtuko ditu Hondarribiak plaza mantentzeko.

Datorren asteartean elkartera gerturatzera gonbidatu dituzte neska-mutil hondarribiarrak. Arraunean hasi edo kirola probatu nahi dutenei egin diete deialdia.

Aurtengo patroi onenaren saria jasotzeko zer nolako araudia erabiltzen duten galdetu du klubak, izan ere, saririk gabe geratu den Miren Garmendiak patroi irabazleak bezain beste puntu eskuratu ditu.

Hedabideei bidalitako ohar batean salatu dute 2023 saria eskuratu berri duen Nerea Perezek bezain beste puntu lortu dituela taldeko Miren Garmendiak.

Larunbatean Gipuzkoako trainerilla ligako 4. eta azken jardunaldia jokatuko dute. Igandean berriz, Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute.

Larunbatean Orion Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 7. jardunaldia eta Gipuzkoako 8+ AB M Txapelketa jokatuko dituzte hondarribiarrek. Astelehenean berriz, modalitate bereko Euskadiko Txapelketan ariko dira.

Casauboneko Nazioarteko Estropadan urrezko bost, zilarrezko bat eta brontzezko zazpi domina poltsikoratu dituzte hondarribiarrek.

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian hirugarren sailkatu da, Pasaian, 'Ama Guadalupekoa'.

Hondarribia Arraun Elkarteak atzo iluntzean eman zuen albistearen berri; 2002. urtean iritsi zen oriotarra Hondarribira.
![Hondarribia B traineruko eskifaia Pasaian [Irudia: Kiroletik].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/06/hondarribia-b-900x562.jpg)
Pasaian erdietsitako emaitza onen ondotik, azken postuen artean sailkatu dira berdeak; sailkapen orokorraren bosgarren lekua betetzen du uneotan Hondarribiak.

Lurraldeko txapelketaren hirugarren saioa 11:30ean hasiko da eta ohartarazi dutenez, morrua itxita egongo da.