Udan zehar hamaika kontzertu eskaini ostean, bikote irundarrak talde berriaren lehen ikus entzunezko lana kaleratu berri du.
Musikaren munduan 30 urte igaro ostean, Ane Odriozola abeslariarekin batera Hiru Leike taldea osatu berri du Iñigo Muguruza musikariak. Gitarra akustikoa alde batera utzi eta elektrikoa hartu du berriz ere irundarrak.