
Hondarribiko olinpiadetako proba ezagunetariko bat egingo dute gaur: parodia saioa. 20:30ean izango da, Gipuzkoa plazan.

Euskara proba egin zuten larunbatean, hizkuntzaren eta euskal folklorearen hainbat arlo jorratuz. Tximista taldea izan zen garailea.

Larunbatean hasi ziren aurtengo Hondarribiko Herri Olinpiadak. 28 gazte talde arituko dira lehian ekainera bitartean. Herrian euskara sustatzea dute aurtengo helburuetako bat.

Ekainaren 6an egingo dute Olinpiaden azken eguna, eta gastronomia probara talde beteranoak gonbidatu nahi izan dituzte beste urte batez.

Toka txapelketa egingo dute larunbatean, hiru toka ezberdinekin. Edozein herritarrek parte hartu dezake.

Eguraldi txarra iragarrita zegoenez Soroetan elkartu ziren gazteak, arratsaldeko 18:00etan. Proba guztiak bukatutakoan, txaranga batekin lagunduta, portura jaitsi ziren.