
Begi onez ikusi du Eusko Jaurlaritzak udal gobernuak egindako proiektua, baina doikuntza teknikoak gehitzea direla eta, gehiago luzatuko da prozesua.

2017ko HAPOaren arabera, Golfeko eremuan etxebizitza bat eraikitzerakoan 0,54ko koefizientea ordaindu behar da, Kostan baino lau aldiz gutxiago edo Basakon baino hamahiru aldiz gutxiago.

Sozialisten ustez merkataritza gune horrek saltoki txikien eta hiriaren iraunkortasuna baldintzatu ditzake eta 2017an egin bezala lurzoru horiek industria erabilera gisa kalifikatzearen alde egin dute.

Hasierako onespen dokumentuari alegazioak egiteko denbora gehigarria dagoenez, "dokumentuarekin zer egingo den erabakitzeko aukera bat ireki" dela uste du taldeak. Horregatik, 21 proposamen aurkeztu dituzte, "eraikitzaileak".

Hasierako onespenaren erabakia "indarrik gabe uzteko" eskatu diote udal gobernuari, "2017. urteko planaren hiri garapeneko eredu bera errepikatzen duelako".

Azken asteotan "adostasun zabalagoa" bilatzeko bi saio ireki egin dituzte, egun onartuta dagoen dokumentuak ez duelako "babes maila nahikoa".

Osoko bilkura astebetez atzeratzea proposatu berri du udal gobernuak, baina azken erabaki honen kontra ere agertu dira Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu. Hauteskundeen ondoren egiteko eskatu dute.

Oposizioko Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu taldeen eskaerari erantzun dio gaur Txomin Sagarzazu alkateak. Udal gobernuaren erabakia "arduratsua" dela uste duten arren, udal batzordea eta osoko bilkura astebetez atzeratzea proposatu dute.

Maria Serrano zinegotziak azaldu du gainerako alderdiekin batera landuko dutela dokumentua orain, eta apirileko osoko bilkurara eramango dutela horren hasierako onarpena.

«Hain axola handiko gai batean adostasunetara heltzeko asmoarekin» bilduko da alkatea oposizioko talde guztietako ordezkariekin. Datozen egunetan haiekin kontaktatzen hasiko dela aurreratu du.

Datorren hilabetean EAJk HAPOaren proposamen berri bat aurkeztuko du osoko bilkuran. Horren inguruan mintzatu da Hondarribiko PSE-EE.