gordailua

Gordailua Bekaren bigarren edizioa, martxan

"Kultura ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta sozializazioa sustatzeko" proiektuak aurkeztu beharko dira. Onuradunak 30.000 euro eta 12.000 franko jasoko ditu ikerketa lanerako.

[Erreportajea] Altxorraren kutxa erraldoia

Gipuzkoako ondare historikoaren biltegi nagusia Irunen dago,  Belaskoenea auzoko Gordailuan. 70.000tik gora pieza bildu dituzte 9.000 metro koadrotik gorako eraikinean.

Ikerne Badiola Gordailuan

Arkeologia osoa, Irungo biltegira

Gipuzkoako ondare arkeologiko guztia Gordailura mugitzen hasi dira

Asier Perez-Karkamo

Burdina izango dute hizpide EHUko udako ikastaroetan

Burdina ardatz izango duten jardunaldiak lurreratuko dira udan Irunen, 'Ezpatak baino gehiago: burdina Erromatar Inperioan' izenburupean. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango dira, Gordailuan eta Oiasso Museoan.

Bisita bereziak Irunen Ondarearen Europako Jardunaldien harira

Datozen egunetarako Oiasso museoa eta Gordailua gertutik ezagutzeko bisitak antolatu dituzte, "ondare kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakontzeko" asmoz.

"Behinola, Erroma izan ginen" udako ikastaroan izen emateko epea irekita dago

"Erromako zerk iraun du gaurdaino?" erantzuten saiatuko dira irailean egingo dituzten jardunaldietan.

Euskal Herriko Unesco Sareak zazpigarren Topaketa egingo du bihar Gordailuan

Unesco eremuko euskal erakundeen sarearen zazpigarren topaketa jasoko du Irungo Gordailuak. 10:00etan hasiko dute saioa.

Artzaintzaren munduko objektu etnografikoak, Oiasson

'Gordailua Museoan' proiektuaren bigarren atalean garai bateko objektuak jaso dituzte. Gordailutik Oiassora eraman dituzte zenbait pieza.

Gordailua erraietatik

Hileko azken ostiraletan bisita gidatuak antolatuko dituzte Artea, Etnografia eta Arkeologia kontserbatzeko Gipuzkoako zentroa ezagutu nahi dutenentzat.

Olatz Mitxelena

Basterretxearen lanak, Iturmendietatik Gordailura

Nestor Basterretxearen familiak artistak Hondarribiko Iturmendieta baserrian gordetzen zituen 214 artelan Irungo Gordailura eraman ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta artistaren senideek hitzarmena sinatu dute, obren denboraldi baterako lagapena zehaztuz, "behin betiko destinoa erabaki arte".

Asier Perez-Karkamo
Gehiago