Aitor Buitronek eta Urkiri Salaberriak
Untzi Museoaren Bilduma izeneko hitzaldia emango dute Gordailua Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren zentroan, bihar larunbatarekin (12:00).
Bertan, Untzi Museoko bilduma bat erakutsi eta azalduko dute Buitronek eta Salaberriak. Publikoaren istorioak eta iritziak entzuteko helburua ere dute hizlariek eta era horretan, horien parte hartzea bultzatu nahi dute.
Plazak mugatuak direnez, hitzaldian parte hartzeko erreserba egitea beharrezkoa da: 943113350 telefonora deituz edo
posta elektronikoz.