Gaur hasiko dira 'Mariñel' ontziko istripuaren arrazoia aztertzen

Sustraia elkarteko kide bat barkura igotzeko eskaileratik behera erori zen. Gaur hasi dira aztertzen osteguneko ezbeharra zerk eragin zuen.

Gaur goizean hastekoak ziren joan den ostegunean Mariñel ontzian gertatutako istripuaren arrazoia aztertzen. Arrantza-ontzia zaharberritzeko lanetan diharduen Sustraia elkarteko kide batek izan zuen istripua, bisitarientzako jartzen ari ziren eskaileratik erorita. Istripuaren ondorioz, aste honetarako iragarrita zeuden ekitaldiak bertan behera geratu dira. Gaur, Arma Plaza Fundazioko patronoek bisitatu behar zuten barkua eta biharko ate irekietako jardunaldia zegoen antolatuta. Bisita gidatuak asteazkenetik aurrera egin behar zituzten baina, esan bezala, aste honetan behintzat ez dira egingo.
Mariñel ontzia

Barkura igotzeko eskaileran zerk huts egin zuen aztertzen hasi dira gaur

Erlazionatutako edukiaIstripua izan da 'Mariñel' barkuan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.