Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek prest dute GazteTEK tailer teknologikoen aurtengo edizioa. Udako eskola oporretan bi tailer emango dizkiete, adinaren araberako bi txandatan.
Tailer hauen bidez 8-13 urte bitarteko haurren "asmamena sustatu" nahi dute, eta bide batez, "teknologia berrietara hurbilarazi, hainbat gai dituzten lantegien bidez".
Errealitate birtuala eta bideojokoak izango dituzte ardatz tailer hauek. Interesdunek, izen eman dezakete jada.
Bideo-jokoen diseinuaren, programazioaren eta robotikaren inguruko zenbait tailerren bidez "ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea" da helburua.