Gaurko agerraldian, hilabeteetan zehar jaso duten babesa guztia eskertu dute, "hori izan delako proiektuari hasiera hasieratik indarra eman diona", eta aurrerantzean ere babes hori beharrezkoa izango dutela esan dute, "orain bizirik mantentzeko". Halaber, errepresioa baztertuta,negoziazioaren aldeko apustua egitera deitu ditu inplikatuta dauden alde guztiak.
Gazteek prentsaurrekoa eskaini dute maiatzaren 3an Txomin Sagarzazu alkatearekin izandako bileraren balorazioa egiteko.
Hondarribiko Gazte Asanbladak Egiluz jauregia okupatu du. «Bizitza eman» nahi izan diote elizak abandonatuta duen eraikinari. Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar.
Hondarribiko Gazte Asanbladak Puntal auzoko jaiak antolatu ditu ostiral eta larunbaterako.
Bihar, asteazkena, iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa. Emeki Elkarteak eta Hondarribiko Gazte Asanbladak ekitaldiak antolatu dituzte.
Hondarribiko Gazte Asanbladak ohiko bilera egingo du igandean, hilak 18, 18:30ean, Gazte Xaian.