Gazteek Puntaleko festak piztuko dituzte

Hondarribiko Gazte Asanbladak Puntal auzoko jaiak antolatu ditu ostiral eta larunbaterako.

Puntal auzoko jaiak berreskuratuko dituzte. Hondarribiko Gazte Asanbladak berreskuratuko ditu, eta aste honetako ostiral eta larunbatean egingo dituzte. Ostiralean bereziki haurrak izango dira protagonista eta larunbaterako herri bazkaria antolatzen ari dira, postre lehiaketa eta guzti. Bazkaria ezik —Millonetis parkean egingo dute—, gainontzeko ekintza guztiak Puntaleko plazan egingo dituzte.

Egitaraua

Ostirala, hilak 17
  • 17:30. Haurrentzako jolasak eta malabare eta txapa tailerrak. Ondoren, opari banaketa eta txokolatada.
  • 20:00. Karaokea.
Larunbata, hilak 18
  • 11:00. Marrazki lehiaketa eta auzo merkatua, Puntaleko plazan.
  • 14:00. Bazkaria, Millonetis-ean (San Marko parkea). Txartelal Goxon, 10 euroan.
  • 15:30. Postre lehiaketa.
  • 17:00. Toka, slackline…
  • 20:00. Kontzertuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.