Wallsek kontzertua eskainiko du Ficoban

Gazteartean On Stage-n barruan, bi irundar ere taularatuko dira, Laina eta Kepa, baita DJ Lea ere. Kontzertuak hilaren 28an izango dira.

Gazteartean On Stage kartela

Gazteei zuzendutako musika jaialdia prestatu du Gazteria Sailak hilaren 28ra begira: Gazteartean On Stage. Walls freestylean aritzen den musikari murtziarra izango da kartelburu eta beste hiru talde ere taularatuko dira. Horien artean bi irundarrak dira: Laina eta Kepa. Kartela DJ Lea bilbotarrarekin osatuko da.

Kontzertuak dohainik izango dira. Egitasmoaren asmoa 16 eta 25 urte arteko irundarrei aisia aukera eskainia eta bertako artistei, berriz, aukera ematea agertoki batera igotzeko.

Sarrerak gonbidapen bidez lortu ahal izango dira webgune honetan: irun.org/sarrerak.

Ordutegia

  • 18:00: Ateen irekiera
  • 18:30-19:30: Laina / Kepa
  • 19:30-21:00: Walls
  • 21:00-22:00: DJ Lea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.