Hondarribiko Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketan izena eman dezakete herriko establezimenduek dagoeneko. Hiru sari banatuko dituzte, abenduaren 20an emango dute emaitzaren berri.
Aurtengo txapelketako oinarriak ezagutarazi ditu dagoeneko Hondarribiko Udalak; saltoki irabazleak 450 euroko saria jasoko du.
Diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena baloratuko ditu epaimahaiak hilaren 19tik urtarrilaren 7ra bitartean.