
Herriko eragileak ahalduntzeko formakuntzak izango dira. Alkoholaren kontsumoa eta jai parekideak izango dituzte ardatz. Saio irekiak dira.

Irungo Udalak eta Oriepsi-Orain elkarteak nerabeen artean teknologien erabilera txarra prebenitzeko programa aktibatu dute. Irungo ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako irakasleei, gurasoei eta Seigarren Mailako ikasleei zuzendutako iniziatiba da.

Mende erdia bete berri du Plaiaundi ikastetxeak. Lanbide Heziketako hamahiru ikasketa ziklo eskaintzen dituzte, enplegagarritasun handikoak. Programazio zabala osatu dute urteurrena ospatzeko.

Bidasoko Laneko Autodefentsa Sareak formakuntza saioak antolatu ditu. Lehena larunbat honetan izango da, 11:00etan, Palmera Monteron.