Nominen irakurketa eta langileen eskubideak, hizpide larunbatean

Bidasoko Laneko Autodefentsa Sareak formakuntza saioak antolatu ditu. Lehena larunbat honetan izango da, 11:00etan, Palmera Monteron.

Bidasoko Laneko Autodefentsa Sareak formakuntza saio bat antolatu du larunbat honetarako, hilak 11, 11:00etan, Palmera Monteron. Nominen irakurketa eta langileen eskubideak aztertuko dituztela zehaztu dute antolatzaileek, eta gaztelaniako itzulpena egingo dela aipatu dute.
 
Larunbateko ikastaroak hasiera emango die beste formakuntza saio batzuei, “langileok bai juridikoki eta bai politikoki hezteko helburuarekin, lanpostuetan jasan ditzakegun gehiegikeriei aurre egitera bidean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.