Ibilgailuak ikusteko eta erosteko aukera egongo da, 20 kontzesionario baino gehiagoren eskaintzekin.
Orotara, 33 enpresa izango dira 10.000 metro koadro gorako erakusketan. Gainera, 42 stand ezberdin jarriko dituztela jakinarazi dute Ficobatik.
Ostiraletik igandera egingo dute Ficoauto azoka, Ficoban.
Ostiraletik igandera bitarte, Ficoauto azoka egingo dute Irunen. Autoak ikusi eta probatzeaz gain, finantzaketa kudeatzeko aukera izango dute bisitariek.