euskal

2012ko euskal Inauteriak

Herrirak bilerara deitu du gaur, atxikitzeak lortzeko

Herrira presoen eskubideen aldeko atxikimenduak lortzen ari da, eta gai horri buruz hitz egiteko bilera antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Orain arte, herritar askoren babesa lortu du, horien artean hainbat aurpegi ezagun: Josu Mitxelena m...

admin

“Benetako iraultza izan da gaixoa bere gaixotasuneko protagonista egitea”

Wilson Astudillo Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteko presidentea Hilzorian daudenen familiei begira, jardunaldi bat egin zuten atzo  Reina aretoan. Ekitaldi hori Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak-ek antolatu zuten, eta bi elkarteetako burua da Wilson Astudillo medikua (Rio Bamba, Ekuador, 1946).  Jardunaldiaren xehetasunak kontatu dizkio Oarso Bidasoko Hitza-ri saioa hasi aurretik. Zein helbururekin antolatu dituzue jardunaldiak? Ardura Paliatiborako Euskal Elkarteko eta Mugarik gabeko Paliatiboak elkarteen helburu nagusia fase terminalean dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea da. Gaixoa hobeto zaintzea familien formazioaren bidez lortu nahi dute. Garrantzitsua da familiak gaixoaren zainketan laguntzea, eta hori da modu bat ez bakarrik gaixotasuna eramaten laguntzeko, baizik eta galerarako prestatzeko ere. Sendiak parte hartzen badu gaixoaren artatzea hobetzeaz gain, modu bat da maitasuna eskaintzeko, eta hori hezkuntza on batekin hobetu daiteke. Gaixotasunak hainbat fase izango ditu, eta bakoitzean garrantzitsua izango da babes eta informazio zehatza ematea. Hala da. Diagnostikatzen dizuten momentutik hasita gaixotasuna garatzen den arte, denbora erabilgarri bat du gaixoak hainbat gauza egiteko. Diagnostikoa ematen dizutenean ez du esan nahi ezin denik ezer egin. Etapa positiboa izan daiteke gaixo eta familiarentzat. Hil aurreko etapa horretan gaixoaren bizi kalitatea mantendu daiteke eta laguntzen zaio ere heriotza prestatzen. Laguntza paliatiboek sintoma gogaikarriak baretzen dituzte, eta horrekin [...]

admin

“Benetako iraultza izan da gaixoa bere gaixotasuneko protagonista egitea”

Wilson Astudillo. Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteko presidentea Hilzorian daudenen familiei begira, jardunaldi bat egin zuten atzo Reina aretoan. Ekitaldi hori Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak-ek antolatu zuten, eta bi elkarteetako burua da Wilson Astudillo medikua (Rio Bamba, Ekuador, 1946).  Jardunaldiaren xehetasunak kontatu dizkio Oarso Bidasoko Hitza-ri saioa hasi aurretik. Zein helbururekin antolatu dituzue jardunaldiak? Gure helburu nagusia da fase terminalean dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea. Gaixoa hobeto zaintzea familien formakuntzaren bidez lortzea da asmoa. Garrantzitsua da familiak gaixoaren zainketan laguntzea, gaixotasuna eramaten laguntzeaz gain, baita galerarako prestatzeko ere. Gaixotasunak hainbat fase ditu, eta garrantzitsua da bakoitzean babes eta informazio zehatza ematea. Hala da. Diagnostikatzen dizuten momentutik hasita gaixotasuna garatzen den arte, denbora erabilgarri bat du gaixoak hainbat gauza egiteko. Diagnostikoa ematen dizutenean ez du esan nahi ezin denik ezer egin. Hil aurreko etapa horretan gaixoaren bizi kalitatea manten daiteke, eta heriotza prestatzen ere laguntzen zaio. Laguntza paliatiboek sintoma gogaikarriak baretzen dituzte, eta horrekin batera bizi kalitatea hobetzen da, baina familiaren zainketa onarekin osatu behar da hori. Egitarau anitza prestatu duzue. Kontuan izan al duzue fase bakoitza prestatzerako garaian? Hala da. Esaterako, gaixoaren zainketa antolatzea oinarrizko elementua da, ez gaudelako prestatuta gaixo bat etxean edukitzeko. Nagore Vazquez psikologoak [...]

admin

Euskal Herria Martxan, Errenteria-Oreretatik pasatuko da

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Euskal Herria Martxan ekimena egingo dute datorren astean zehar, eta Euskal Herriko hemezortzi herritan mobilizazioak egingo dituzte lan duina, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publikoa eta fiskalitate justu eta progr...

admin

Euskal gazteriarekiko errepresioa landuko du Zine Txiroak

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear diren honetan, Zine Txiroak gai hori landuko du igande honetako saioan, 18:00etan, gaztetxean. Hautsitako leihoa da aurkeztuko duen lana, eta euskal gazteriak jasaten duen errepresioa landuko dute lanean bertan eta baita horren ondoren izango den solasaldian. Istorioa hiru adin txikikoren atxiloketarekin hasiko da, kale borrokarekin lotura zutelakoan: Aitor, Cesar eta Zunbeltzen. Joaquin Navarro zuzendariaren hausnarketak ere azalduko ditu. Lan hori Eñaut Tolosa beasaindarrak eta Hammudi Al-Rahmoun katalanak zuzendu dute.  

admin

Buelta eta buelta baino askoz gehiago

Parrilla erabiltzea erraza dirudi. Sua ondo-ondo piztu, berotzen utzi, eta bertara jakia bota, egin dadin. Gatza bota, buelta eta buelta. Samurra dirudi, baina edozeinek ezin du edozein erara haragi on bat edo arrain on bat parrillan egin. Hortaz, sukaldaritza mota horretan onena nor den jakiteko Euskal Herriko Parrilla Txapelketa egingo dute Donostian, gaur hasi eta igandera arte. Bertan parte hartuko du Hondarribiko Kaialde erretegiko sukaldari Oscar Gonzalezek. Ja(ki)tea elkarteak antolatu du lehia, eta Trinitate plazan izango dira saioak, 20:00etatik aurrera. Gonzalezek badaki lan zaila izango duela, beste hogei sukaldarirekin lehiatuko delako, eta horrez gain, Euskal Herrian parrillaren tradizioa handia delako: «Oso zorrotz jokatu beharko dugu. Lan zaila dugu aurrean. Arraina eta haragia sukaldatu behar ditugu, legatza eta arkumea hurrenez hurren, hogei pertsonentzat, epaimahaiko kideak barne». Gonzalezek badu eskarmentua, ordea, parrilla lehiaketetan. Ona gainera. Izan ere, iazko Gastronomika kongresuaren barruko parrilla lehian onena izan zen hondarribiarra. Hura esperientzia «ona eta aberasgarria» izan zela jakinarazi du Kaialdeko sukaldariak. Errepikatuko al du?

admin

Pintxo txapelketa profesionalaz gain, hiriko txapelketa ere egingo dute

Euskadi Dastatu VII. Pintxo Txapelketa Hondarribian egingo dute urriaren 15etik 17ra, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatuta. Euskal Herriko sukaldaririk onenek parte hartuko dute. Bi egun lehenago, baina, Euskadi Dastatu I. Herri Pintxo Txapelketa egingo dute. Lehiaketako oinarrien arabera pintxoak «bi edo hiru hozkadetan jaten diren gastronomia lanak dira, eta ez dira jatetxeetako plater erdiak onartuko». Gainera, lehiatuko diren proposamenen kostua bi eurokoa izango da gehienez, eta asko jota hiru euroan salduko dituzte. Ildo horretan, Tapasypintxos.com webgunea ere zabaldu dutela jakinarazi du ostalarien elkarteak. Bertan, sukaldari eta tabernek proposamenak sustatzeko aukera izango dute. Zuzenean Itsas Etxean Txapelketa Itsas Etxeko auditorioan egingo dute eta bertan, sukaldariek pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek parte hartu ahal izango dute, baldin eta taberna badute, eta pintxoak eskaintzen badituzte. Parte hartzaileek pintxo bakarra aurkeztuko dute. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 3ra arte ireki dute, eta doan da. Parte hartzaile guztiek Hondarribiko hotel batean gau bat izango dute doan, eta elkartasun afari bat egingo dute guztiekin. Izen-emateak noticias@campeonatodepintxos.com-era bidali behar dira. Txapelketako sarietako batzuk dirutan emango dituzte, eta gainera, epaimahaiak, hala iruditzen bazaio, txapelketara aurkeztu direnen artean, sarituak izan ez arren, aipatzekoak diren ezaugarriak dituzten sormen lanen arabera aipamen berezia egingo du. Pintxoen liburua [...]

admin

Euskal kultura sustatzeko ekintzen artean bolo txapelketa antolatu du Niessenek

Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ibiltzen da urtean zehar, eta orain, urte osoko agendari beste bat batu dio: I. Bolo Txapelketa. Igandean egingo dute Foru plazan, eta horretarako, 18-20 metroko luzera duen gunea b...

admin

Kantu poteoa egingo dute etzi

Euskal kantu herrikoiak gustuko dituztenentzat kantu poteoa egingo dute etzi. Eguerdiko hamabietan bilduko dira San Pedro kaleko Azeri elkartearen parean. Han kantatzen hasiko dira eta gero kalez kale ibiliko dira. Martin Iturberen Arraunlariak kantua ...

admin

Euskal Jaia ospatzen ari dira Donibanen

Bixi Bixik antolatutako Euskal Jaia ospatzen ari dira atzotik Donibanen. Arratsaldean, Sagardo Feria egin dute, eta hurbildu direnek sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko aukera izan dute. Gero, afaltzeko pintxoak izango dira debalde, eta 22:00etan, Gartxot filma emango dute. Biharko egitaraua 10:00. Diana txistulariekin. 11:00. Kalejira trikitilariekin. 11:30. Dultzaineroak. 12:00. Dantzari txikien desfilea. Eraiki (Behobia), Alkartasuna (Antxo), eta Murixka (Lezo). 12:00. Galiziako gaiteroak eta joaldunak herritik zehar ibiliko dira. 13:00. Ikurrinari agurra plazan. Ondoren, txalapartariak. 13:15. Dantzari txikien ikuskizuna. 14:30. Bertso bazkaria plazan, herriko bertsolari gazteekin. Txekorra erreko dute. Ondoren, queimada. 17:15. Kirikoketa erakustaldia. 17:45. Trobadoreak kale antzerkia. 18:00. Dantzaldia plazan Patxi Perez eta konpainiarekin. 20:30. Zezensuzkoa.  

admin

Euskal Jaia oparo heldu da aurten Donibanera

Asteburuan ospatuko dute Donibanen Euskal Jaia, Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, euskal giroa nagusituko da kaleetan, hamaika ekitaldi antolatu baitituzte hiru egunetarako. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira maiatzerako antolatu zituztenak, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik, eta jarduera horiek guztiak batu dizkiete aurrez antolatua zuten Euskal Jaiaren egitarauari, are eta eskaintza oparoagoa osatuz. Euskal Jaiarako aurtengo gonbidatu berezia, Galiziako herria izango da. Hiru ekitaldi dira nabarmentzeko modukoak; ostiralean, Allur dantza taldearen ikuskizuna, Izanak Dirau 1512, larunbatean arratsaldeko Sagardo Feria, eta igandean bertso bazkaria. Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke, Pari Berri eta Itziar tabernetan. Haurren txartelak 7 euro balio du. Horiez gain, bada askoz gehiago. Honatx egitaraua: Hilak 8, ostirala: 21:30: Aurkezpen ekitaldia. 22:00: Allur dantza taldearen Izanak dirau ikuskizuna, plazan. Hilak 9, larunbata: 17:00: Sagardo Feria, Rezola, Bereziartua, Petritegi, Egi-Luze, Lizeaga, eta Gartziategi sagardotegien eskutik. 17:30: Sagardoaren prozesua bertsoen eta musikaren bidez. 18:00: Nafarroako itsasoan nabigatzeko aukera. 18:00: Antzinako lanbideen erakusketa. 18:00: Elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa: Ixkiro, Usoa, Itsas Mendi, Bixi-Bixi, Yola, eta San Juan arraun elkartea. 18:30: Dangiliske plaza dantza eta Muxikoak. 20:30: Afaltzeko, pintxoak debalde 22:00: Gartxot filmaren emanaldia. Hilak 10, igandea: 10:00: Diana txistulariekin 11:00: Kalejira trikitilariekin. 11:30: Dultzaineroak. 12:00: Dantzari Txikien [...]

admin

Euskal Dantzazaleen zozketaren zenbaki saritua 202 da

Mendekosteetan saskia zozkatu zuten Euskal Dantzazaleek. Jakinarazi dutenez, irabazlea 202 zenbakia izan da. Egunean bertan agertu zen.

admin
Gehiago