euskal

Luberriren erakusketa ikusteko azken egunak

Euskal kostako flysch-a izeneko erakusketa udaletxeko areto nagusian dago, Luberri Ikasgune Geologikoaren eskutik. Astelehena da mostra bisitatzeko azken eguna. Luberriko arduradunek gogorarazi dutenez, helburu bikoitza du erakusketak: «Euskal Herriko...

admin

Euskal festa egingo dute bihar Batzokian

Alderdi Egunaren harira, EAJk euskal festa antolatu du biharko Batzokiaren atarian, Koldo Mitxelena plazan. Musika eta eta janari edariak ez dira faltako, 19:30etik aurrera: marmitakoa, sardina erreak, pintxoak eta sagardoa… Gonbidapena herritar ...

admin

Malandain eta EKEren ‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizuna, igandean

Oroitzen naiz Malandain Ballet Biarritz eta EKE Euskal Kultur Elkarteak elkarlanean egindako dantza ikuskizuna ikusteko aukera izango da igandean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskal dantzaren hiru maisu ikusteko aukera izango da lanean: J...

admin

Eskolaz kanpoko euskarazko jardueren 10. urteurrena ospatu dute

Arratsaldean, hainbat ekimen egin dituzte Merkatu Zaharrean, hala nola, euskal joko tradizionalak.

admin

Areto futbolean, Horbelek irabazi du kopa

Gipuzkoako areto futbolean, Lehen Mailan, Euskal Ligarako igoera jokoan zuten Oiartzunek eta Horbel tabernak larunbatean. Azkenean, Horbel taberna gailendu zen 2-3, eta Gipuzkoako kopa irabazi zuen. Oiartzuarren golak Gorka Etxeberria eta Unai Esnalek...

admin

Euskal presoen aldeko elkarretaratzea eguerdian

Euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak gaurko. 12:00etan, Zumardian bilduko dira, eta besteak beste, biziarteko zigorra bertan behera uzteko, sakabanaketarekin amaitzeko eta preso gaixoak zein 3/4ak beteta dituztenak as...

admin

Oiartzun, Euskal Herriko Emakumeen II. Futbol Kopan

Aurten ere Euskal Herri osoko “emakumeen futbol talde hoberenak” bilduko dituen kopa antolatu du Euskal Herria Kirolak. Bihar hasiko da Ipar Euskal Herriko selekzioaren eta Oiartzunen arteko partidarekin. Norgehiagoka 17:00etan jokatuko dute Donibane Garaziko udal zelaian. Ekainean jokatuko dute taldeek lehen fasea, eta bigarrena, berriz, abuztuan. Finala abuztuaren 26an jokatuko dute.

admin

“Diru gutxirekin ere jaietan ondo pasatu daitekeelako”

Jai herrikoi eta parte hartzaileak egitea. Hori izan da aurtengo mendekosteak prestatzen aritu direnen helburua. Izan ere, egoera ekonomikoa dela eta, aurrekontua aurreko ekitaldietan baino murritzagoa da, eta herriko elkarteek zein norbanakoek buruari eragin behar izan diote. Hori guztia egin dute jaiak ez galtzeko, kolokan egon direla onartu baitu udalak. Atzo egin zuen Lezoko Udalak jai egitarauaren aurkezpena. Lehenik eta behin, egitaraua lantzen aritu diren elkarteak eta norbanakoak zoriondu zituen Ainhoa Zabalo alkateak: “Aurten esfortzu berezia egin dute jai batzordekoek jaiak aurrera eramateko. Horregatik, gure eskertza bikoitza da”. Nabarmendu zuenez, “eredu berria” ezarri dute jai batzordekoek, “diru gutxirekin jai herrikoiak egitea izan da helburua, eta lortu dute”. Gaineratu zuenez, “ikus daiteke ez dela dirurik behar jaietan ondo pasatzeko”. Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak, berriz, ekitaldi batzuk nabarmendu zituen. Horrela, mendekosteak Zabarre pirataren inguruan zentratzen direla gogorarazi zuen. Zabarreren etorrerari jarraitzen dion piraten afaria “eredu berri” horren adierazle izan badela esan zuen. “Herriko hainbat elkartek hartuko dute parte bertan. Gainera, bakoitzak etxetik eraman behar du bere janaria, eta udalak mahaiak eta aulkiak zein sagardoa jarriko ditu”. Bestalde, larunbatean egingo den euskal ezkontza izan zuen hizpide. Euskal Dantzazaleek baserritarrez jantzita joateko deia egin dute, eta hori zein egingo duten bazkaria eredu [...]

admin

Ekainaren 10ean egingo dute festa Bixi Bixikoek

Larunbateko eguraldi txarragatik Donibanen bertan behera geratu zen festa ekainaren 10ean egingo dute. Hala, Euskal Jaia antolatu du ekainaren 8, 9 eta 10erako Bixi-Bixik, eta bertan txertatuko dute Nafarroaren konkistarekin lotutako programazioa.

admin

Zabarre Taldeak entseguak egingo ditu bihar eta etzi

Gainean daude mendekosteak, eta azken momentuko prestaketak egiten ari dira jaiei bizia emango dieten hainbat talde. Esaterako, Zabarre Taldeak entsegu orokorrak egingo ditu bihar eta etzi, ostiraleko pirataren etorrera prestatzeko asmoz. Zitak udaletx...

admin

Euskal Herriko koparen hurrengo fasera pasatu da Oiartzun

Larunbatean, Euskal Herriko Emakumeen Futbol Kopako lehen partida Donibane Garazin jokatu zuten Oiartzungo neskek. Eta jaun eta jabe izan ziren: 15-0 irabazi zioten  Garazi, Donapaleu eta Mauleko neskez osaturik zegoen Garazi taldeari. Lehen partida irabazita, Oiartzunek hurrengo fasera sailkatzeko txartela lortu du.

admin

Euskal ezkontza, dantzazaleen eskutik

Euskal Dantzazaleek 1880ko euskal ezkontza bat irudikatuko dute bihar, egun osoan zehar. 12:30ean hitzordua jarri dute plazan. Bertatik Andreonera joango dira, eta han gurdia hartuko dute: garaiko altzariz eta objektuz bete, eta trikitilariek lagunduta, herrian zehar ibiliko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan, 14:30etik aurrera. Bazkariak 16 euro balio ditu helduentzat, eta hamar haurrentzat. Bertara baserritarrez jantzita joan behar dela adierazi dute Euskal Dantzazaleek.   Hainbat dantza Aste honetan zehar euskal ezkontzako dantzak prestatzen aritu dira. Goizean Tafallako jota, mutxikoak, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, Larrain dantza, Sagardo Festan. Irungo eta Donostiako dantzariak eurekin egongo dira.

admin

Kukai Euskal Herritik kanpo datozen asteetan

Datozen asteetan Euskal Herritik kanpo ibiliko da Kukai dantza konpainia. Ostiralean, Valladolideko (Espainia) Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian parte hartuko du, eta Karrikan ikuskizuna aurkeztuko du bertan. Ekainaren 1ean, berriz, Annemassera (Fran...

admin
Gehiago