
Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

Egun horietan guztietan Pasaia eta Irun artean ez da trenik izango, hirugarren errailaren lanengatik.

Irungo Katea auzoko pasabidea eraitsi behar dutelako izango da etena. Autobus zerbitzua egokituko du Euskotrenek.

Larunbat goizaldetik astelehen goizera arte etenaldi osoa izango dute aldiriko Renferen zerbitzuek Hernani eta Irun artean, burdinbidean egin beharreko lanengatik.

OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak atsedena hartuko du.