263.681.347,65 euroko aurrekontua bideratu dute Arbesen 2026an ateak irekiko dituen gizarte-zerbitzuen zentroaren eraikuntza eta kudeaketara. Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako 130 egoitza-plaza izango ditu eta, bestetik, tutoretzapeko 54 apartamentu eraikiko dituzte. Eguneko zentro bat ere eraikitzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta aldundiak.
Gizarte erabilerari begirako espazioak gaituko dituzte lehen fasean emigrazio eraikinean. Lanak hilabete amaieran hasi, eta bederatzi hilabetean amaituta izatea aurreikusi dute.