
Iragan igandean 500 atleta gazte baino gehiago bildu ziren Plaiaundiko pistan. Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketa jokatu zen bertan.

Gomez de Arribaren emaitzaz harago, Super Amara BATeko kirolariak 3.000 metroko eta jauzi hirukoitzeko Gipuzkoako txapelketan podiumean izan dira.

Hainbat atleta izan ziren lehian, tartean, Iker Piñeirak 100 metrotan 18 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra berdintzea lortu zuen 10.64 segundoan.