
Gaurtik irailaren 30era bitarte, eskola materiala tokiko merkataritzan erosteko 'Erosi eta ikasi' programa abian jarri dute.

Irailaren 30era arte iraungo du eskaera egiteko epeak eta hiriko establezimenduetan egin behar dira erosketak.

Irailaren 30era arte egongo da 'Erosi eta Ikasi Irunen' deialdia zabalik, eta familia errentaren arabera banatuko dituzte diru laguntzak. Edizio hau hamargarrena da eta 200.000 euroko aurrekontua dauka.