2025etik 2027rako Eskola Kirola programaren kudeaketa kontratazioa onartu zuten atzo Gobernu Batzarraren ohiko bilkuran. Bestetik, etxebizitza arloan bi lan onartu dituzte: Mariana etxeko etxebizitza, aparkaleku eta trastelekua gehitzeko birgaitze lanak eta Iparralde hiribideko 14 zenbakian igogailua jartzeko lanak.
Ikasturte berria hasi da, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek urrian hasiko dituzte Eskola Kirolako jarduerak. Izena emateko azken eguna hilaren 28a da.
Familiei zuzendutako saio ireki eta doako bat dela azaldu du klubak. Artaleku kiroldegian bilduko dira, 09:00etatik 13:00era. Izen-emateak irekita daude.
Eskola kiroleko ur jaialdia eta igeriketako txapelketak direla eta, itxita egongo dira 08:30etik 12:30era eta 14:45etik 19:00etara.