
Esklerosi Anizkoitzari ikusgarritasuna eman asmoz, stand bat jarriko dute San Pedro kalean, eta merchandisinga erosteko aukera egongo da.

Datorren larunbatean (ekainak 2), Irungo Luis Mariano plazan izango dira. Bertan, esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa eskainiko dute.

De la Iglesia eliteko kirolaria izandakoa da, eta 2012an atzeman zioten gaixotasuna. Orduz geroztik, esklerosi anizkoitza ikustarazten dihardu.