
Talde famatuari omenaldi berezia egingo diote gaur Eskifaia Txiki abesbatzako eta Irungo Musika Eskolako Orkestrako kideek. Besteak beste, ‘The dark side of the mooon’ diskoa interpretatuko dute osorik.

Kide berrientzako izen-emate epea ireki dute, 7-8 urtetik aurrera. Iñigo Salaberriak zuzenduko du taldea beste urtebetez.

Zortzi urtetik gorako neska mutilen korua da Eskifaia Txiki, eta astearte arratsaldero entseatuko dute Eskifaia elkarteak Jostaldi frontoiaren ondoan duen egoitzan.

Bihar, igandea, kontzertua emango du Eskifaia Txiki taldeak Itsas Etxean, Valladolideko Pueri Cantores La Enseñanza eskolaniarekin batera. 12:00etan hasiko da eta sarrerak 2 euro baino ez du balio. Irailean garai berriko hirugarren urteari ekingo dio herriko haurren abesbatzak eta handitzen jarraitu nahi dute.

Ohartarazi dutenez, COVID-19 ziurtagiria ezinbestekoa izango da sartzeko; Eskifaia Txiki abesbatzak ezingo du emanaldian parte hartu hainbat kide konfinamendua egiten ari direla eta.

Gaurko antolatu dute lehen entsegua Eskifaia Txikiko kideek; 6-7 urtetik gorako haurrek 16:45etik 17:45era bitartean entseatuko dute.

Entseatzeko aretoa ezagutzea eta koruan parte hartu nahi dutenen artean ordutegiak hitzartzea dira hitzorduaren helburuak.