Ostegun eta ostiralean izango dira postariaren eta erregeen kabalgatak. Ostegunean 18:00etan hasiko da segizioa. Ostiralean, berriz, 19:15ean abiatuko dira Hiru Erregeak Hermandadera.
Erregeen postariak Hondarribiko haurren gutunak jaso zituen atzo, goxoki truke. 19:15etik aurrera iritsiko dira Errege Magoak Kai Zaharrera.
Erregeen postariak bihar jasoko ditu gutunak, 18:00etan Betherrametik abiatuta. Erregeak Kai Zaharrera iritsiko dira ostiralean, 19:15etik 19:30era.
Zazpiak eta laurdenetan helduko dira errege magoak kai zaharrera, barkuz. Aurretik, 17:45ean abiatuko da laguntzaileen desfilea Mendelutik, eta ondoren erregeak batuko zaizkio, kalez kale desfilea egiteko. Amaieran, Jaiotza Biziduna antzeztuko dute Gernikako Arbolan.
Postaria, urtarrilaren 4ean, Mendelutik irtengo da 18:00etan. Hurrengo egunean, Erregeen desfilea, 17:45etan abiatuko da leku beretik. Ikus ordutegi eta ibilbide osoa.
Adin txikikoek dokumentu bat bete beharko dute postarian zein desfilean parte hartu nahi badute.
12:00etatik, Luis Mariano plazan 2.000 errege opil zati banatzen ari dira, debalde. Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere errepikatu egin dute.
Errege-opil erraldoi bat egingo dute, 12 metro luze eta 6 zabalekoa. Zabaltza plazan, goizez eta doan, emango dituzte zatiak.
18:00etan irtengo dira Tulle kaletik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI kaleak zein Nafarroa etorbidea eta Gamon Zumardia pasako dituzte. 19:00etan iritsiko da udaletxe parera. Harrera, baina, Merkatuzarren izango da.