
Asteburuan izango da Hondarribiko Erdi Aroko azoka, eta giroz eta biziz beteko dira Alde Zaharreko plaza eta kale estuak. Argazki Lehiaketa egingo dute beste urte batez.

Gaur zabaldu dute erdi aroko azokan ateratako argazkiak lehiaketara aurkezteko epea. Bi aste barru itxiko da.