
Argudio hori medio, Araso industriaguneko zabalpena orain dela bost urte "bertan behera" gelditu zela gogorarazi du berdeen taldeak.

"Irundar guztien inplikazioa sustatu behar da, gai horrek bete-betean eragiten dielako, eta proiektu hori aurrera eramateko, baliabide publiko ugari behar direlako".

Gaur goizean egin dute sinaduren entrega Equo Berdeak Bidasoako kideek, udaletxean bertan.

Dagoeneko sinadura bilketa batekin hasi direla jakinarazi dute taldetik, eskualdeko zenbait puntutan eta 'Change.org' plataformaren bitartez.