
Azken hilabeteotan Lakaxita Gaztetxeari pintaketa faxistekin egin diote eraso. Guneko kideek garbi dute erasoak egin dituzten bi taldeetan pertsona berberak daudela: «Ez dira gutxi eta pintaketak egiteko antolatzen dira»

Bidasoko M8 Asanblada Feministak gaurko, hilak 23, elkarretaratzea deitu du San Juan plazan, 19:00tan.

Osteguneko greba orokorraren harira elkarrateratzeak egingo dituzte bihar Oiartzungo Carrefour eta Alcampo merkatalgunetan. Alcampoko elkarrateratzea LABek deitu du 10:30etan. Carrefourrekoa berriz, bertako langileek deituta egingo dute 12:00etatik aurrera.