Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Unai Etxabe Martin, Lakaxita Gaztetxeko kidea

«Pintaketa naziak ez ditugu orain arte ikusi Irunen»

Azken hilabeteotan Lakaxita Gaztetxeari pintaketa faxistekin egin diote eraso. Guneko kideek garbi dute erasoak egin dituzten bi taldeetan pertsona berberak daudela: «Ez dira gutxi eta pintaketak egiteko antolatzen dira»

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/17

Lakaxita Gaztetxea arriskuan dago. Eraikinaren ondoko eremuko zuhaitz mozketaz gain, eraso faxistak ere jasan dituzte azken hilabeteetan. Irunen hainbat eraso izan dira aldi berean, eta Lakaxitako Gaztetxeko kideak argi dio joera erreakzionarioek gora egin dutela.

Zuhaitzen mozketaz gain, pintaketa faxistak izan dituzue gaztetxean azken hilabeteetan. Nola bizi izan duzue egoera?

Eraso horiek helburu garbia izan dute: gutaz barre egitea. 2024ko San Tomas egunean, gaztetxera etorri ziren pintaketak egitera. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin genuen eta gau horretan bertan berriro bueltatu ziren. Gainera, oso argi adierazi zuten: «Bueltatu gara» margotu zuten. Ez dira gutxi, pintaketak egiteko antolatzen dira, eta arrisku sentsazioa dugu. Imajinatu gaztetxean gaudela, talde horretako kide bat etortzen dela… Ez dakigu zer gertatuko zen orduan. Bi taldetan banatuta daude: Devenir Europeo eta White Boys Irun. Uste dugu pertsona berberak direla.

Talde horiek soilik pintaketak egiten dituzte?

Pegatinak ere jartzen dituzte herrian. Pegatina pila bat dituzte. Kideak gaztetxoak direnez, uste dugu Devenir Europeo taldeak Bartzelonan duen egoitzatik bidaltzen dizkietela. Auzo askotan jartzen dituzte, baina beti hemen bukatzen dute, Lakaxitan. Argi dugu zein den egiten duten ibilbidea, eta hona heltzean pintaketak egiten dituzte, edo margo potoak gure muraletara bota. Batez ere muralak izorratzea da euren asmoa.

Hainbat eraso jasan dituzue, azkena nolakoa izan da?

Azken erasoa Lyonen (Frantzia) faxista bat hil zutenean izan zen. Kartelak egin zituzten eta kolarekin jarri zituzten. Bertan, Quentin Deranque, hil zuten faxista, bizirik zegoela aldarrikatu zuten. Kartelak Devenir Europeoren izenean sinatuta zeuden. Horregatik, uste dugu bi taldetan kide berberak daudela. Aurrekoan, White Boys Irunen pegatinak izan ziren, eta hemen bukatu zuten. Oraingoan pegatinak ez, baina kartelak jarri dituzte hizki mota berbera erabilita.

Horren aurrean zein da zuen jarrera? Zer egin dezakezue haien aurka?

Adi egon behar dugu. Gauetan guardiak egin izan ditugu. Alertan gaude, hankak lurrean ditugu.

Zuen ustez, azkenaldian mezu eta joera erreakzionarioek gora egin al dute?

Bai, zalantzarik gabe. Ez bakarrik Euskal Herrian, Espainian eta mundu mailan ere gora egin dute. Euskal Herrian ez ziren halakoak bizitzen duela hamar urte. Eraso homofoboak, zoritxarrez, betidanik izan dira. Pintaketen kontua berria da. Pintaketa naziak Irunen ez ditugu duela bizpahiru urtera arte ikusi, ordutik hona eraso ugari jasan behar izan ditugu. Zazpi edo zortzi aldiz izan dira gaztetxean.

Hortaz, talde horien helburua garbia da.

Bai, bai. Gaztetxearekin bakarrik da, ez dira Moskutik inoiz azaldu. Pegatinaren bat bai, baina pintaketak bakarrik gaztetxean izan dira. Irunen, hemen, gaztetxean bakarrik egiten dituzte. 

Zuhaitz mozketak eta pintaketek arriskuan jartzen al dute Lakaxitaren proiektua?

Pintaketek ez, ezabatzen dira eta listo. Zuhaitz mozketak, aldiz, bai. Eskerrak hemen ginela eta zorionez ez dute gure eremua eta kanpoko barra bota. Kasu txarrenean gaztetxea bera eraisteko arriskuan zegoen. Eremua markatu genien, eraikinera ez hurbiltzeko. Eta begira nola gelditu den.

Udalaren laguntzak ez dituzue jasotzen, baina irundarren artean gaztetxeak garrantzia izaten jarraitzen al du? Antolatzen dituzuen jardueretan jendeak parte hartzen al du?

Udalarekin ez dugu komunikaziorik. Obrak egiteko makinak ekarri zituztenean jende mordoa etorri zen. Orain arte ez dugu udalarekin arazorik eduki, udaltzainak etorri izan dira bolumenaren kontuengatik, baina ez da ezer larririk pasa. Azken isuna duela hamabost urte iritsi zen. Inguruko bizilagunekin harreman ona eduki nahi dugu, bolumena jaisten dugu eta kito.

Erasoak salatzeko mobilizazioak egin dituzue. Besteren bat egingo al duzue?

Pintaketak bitan salatu ditugu. 2024ko San Tomas egunekoa eta duela aste batzuk jasandakoa salatzeko deitu genituen mobilizazioak. Beste eraso guztietan, ordea, beraiei oihartzuna ez emateko ez salatzeko erabakia hartu dugu. Azkenean, gaztetxera bueltatzen jarraitzen dute eta eraso oro salatuz gero, oihartzuna ematen diegu. Hori dela eta, ez salatzea erabaki genuen. Gure sareetan eta gure artean hitz egiten dugu, baina horiek prentsan agertzen badira beraientzat sekulakoa da. Mobilizatzeak egoa igotzen die. Eta hori ez dugu nahi.

Azken hilabeteetan erasoak egon arren, Lakaxita Gaztetxeak etorkizunik al du?

Espero dezagun baietz. Parkea egiten badute primerakoa izango da, baina momentuz ez dakigu zer egingo duten. Esperoan gaude.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.