
Hilaren 29ra bitarte, herritarrek aukera izango dute aurkeztutako 21 bideo ikusteko eta bozkatzeko; irabazlea ekainaren 5ean erabakiko dute.

Gazteak elikadura agroekologiko eta jasangarriari buruz hausnartzeko bultzatzeko, bideo lehiaketa antolatu dute DBH eta kolegioko ikasleei begirakoa. Sariak, eskoletan elikadura jasangarria bultzatzeko proiektuetara bideratuko dira.

Aurten, bi sari banatu dituzte: epaimahaiarena eta herritarrena. Toki Alai BHIko eta El Pilar ikastetxeko ikasleak izan dira, hurrenez hurren.