Egiluze ikastetxeak hondakin garbiketa saioa antolatu du larunbaterako. Herri osoko familiei luzatu diete gonbita.
Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eta gaixotasun mentalen bat dutenentzako eguneko zentro bat eta lau egoitza unitate sortzen ari dira Lapitzen. Apirilean lehen erabiltzaileak bertaratuko dira Aldundiak baieztatu duenez.
Entzuteko eta ahoskatzeko zailtasunak dituzten ikasleei bidea errazteko batetik, eta txikienek euren irakasleekin konfiantza hartzeko, bestetik, martxan jarritako neurria da.
Hezkuntza tradizionalaren aurrean bestelako sistema pedagogikoaren alde egiten duten ikastetxe zein gurasoak ugarituz doaz urtero. Egiluzek, Oarsoaldetik Bidasoaldera egokitutako proiektua abiatuko du uztailaren 1ean.
Jaiotzetik sei urtera bitarteko haurrei eta eskualdeko familiei zuzendutako laborategia izango da, eta senideek prozesu metodologikoan parte hartzeko aukera izango dute.
'ONCE upon a time. Guztion begiradatik' lelopean, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren aldeko bandera eta ereserkia sortzea izan da fundazioak ikasleei botatako erronka.
Erasmus programaren bidez heldu dira ikasleak Egiluzera. Datozen hilabeteetan beren ezagutzak praktikan jarriko dituzte ikastetxean.
Ama Guadalupeko Lara Galdeano, Egiluzeko Daniela Garciandia eta Talaiako Nora Perez izan dira aurtengo garaileak. Hiruek sari ederrak jaso dituzte.
UNICEFen Eskola Lagunduen sarearen baitan hartutako konpromisoari jarraitzea da asmoa, eta bildutako dirua erakunde horri emango diote.
Mater Museo Ekoaktiboa eta Albaola bisitatzeaz gain, zeharkaldi laburra egingo dute ikasleek hainbat eragilerekin batera.
Oraingoan Egiluze ikastetxearen txanda izan da, eta udalak aurrera eramandako dinamikaren barruan kokatu du Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotziak.
Tyl Tyl konpainia arduratu da Karmelo Bizkarrak ekoiztutako obra antzezteaz; ikastetxeak dioenez «familia arteko jarduerak eta kultura zein artearen diziplina guztiak» sustatzen ditu lanak.