2012-2015 Ekonomia eta Finantza Plana onartu dute, oposizioaren kritika gogorren artean San Pedroko arrandegi berriaren proiektua bere egin du Udalbatzak, herenegun egin zen plenoan, Donibanen. Pasaiako Ezkerrako zinegotzi Xabier Pombok baino ez zuen kontra bozkatu. Gainontzeko talde guztiek alde bozkatu zuten, eta horrenbestez, aldeko 15 boto —PSE-EEko Bixen Itxasok ez zuen plenoan parte hartu— eta kontrako boto bakarrarekin, Portu Agintaritzak Lasarte eta Astigarraga arkitektoek aurkeztutako proiekturen eraikuntzari ekingo dio. Zehazki, zerbitzuguneko arrantza eremuaren xehetasun azterlana da orain onartu dutena. Ika-mikaren ondotik, akordioa Hautsak harrotu ditu azken hilabeteetan lonjaren gaiak, batez ere, udala eta Portu Agintaritzaren arteko desadostasunengatik. Azkenean, baina, akordioa iritsi da. Hori bai, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak esan zuenez, udalak ez du bere garaian «herritarrekin adostutako parte hartze prozesuan erabakitakoari uko egiteko asmorik», eta orduan erabakitakoa gauza dadin lan egingo dutela esan zuen. Pasaiako Ezkerreko zinegotzi Xabier Pombok, ordea, ezbaian jarri zuen proiektua bere horretan gauzatuko denik, eta «sortutako espektatibetatik oso urruti» geratuko dela esan zuen. Aitzitik, EAJk, «poza» agertu zuen, «azkenean udala eta portuaren artean akordio batera iritsi direlako». Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminen arabera, «Pasaiaren biziberritzerako gertaera garrantzitsua da». Edonola ere, «denbora galdu izana» salatu du EAJk, «udal gobernuak Pasaiaren garapena aurrera eramango duten proiektuei heltzeko duen gaitasun [...]
Donostiako Udalbatzak Pasaiako kanpo kaiari eta badia birgaitzeari emandako babesaren aurrean, Xabier Pombo Pasaiako EBko zinegotzia “suminduta” azaldu da, batetik, udalaren “erakunde arteko errespetu faltagatik”, eta bestetik, ...
“Edozein dela ere bere jatorria eta izaera, indarkeria politika egiteko edo helburu politikoak lortzeko erabiltzea” gaitzetsi zuen atzo Udalbatzak PSE-EE, EAJ, EB eta PPren aldeko botoekin. “Arbuio honek, ETA barneratzen du, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten jokabideak erabiltzeagatik”, esan zuen EAJko Maite Peñak, mozioa aurkeztu zuten PSE-EE, EB eta EAJ alderdien izenean. Halaber, elkarrizketaren alde egin zuen plenoak “horren bidez indarkeriari amaiera emateko aukera egokia sortzen bada, berarekin bukatzeko benetako borondatean oinarrituz eta nahi hori argi eta garbi azaltzen duten jarrerak ikusten badira”. PPk ETAren indarkeria gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen herenegungo udal osoko bilkuran, baina PSE-EE, EAJ eta EBk mozio alternatiboa aurkeztu zuten eta horrek egin zuen aurrera aurkeztu zuten hiru alderdi politikoen eta PPko bi zinegotzien aldeko botoekin. Mozio alternatiboaren helburua “adostasun ahalik eta zabalenera heltzea da sentsibilitate guztiak errespetatuta”, esan zuen Peñak. Gaineratu zuenez, “badirudi lortu dugula, gehiengoak bat egin duelako mozioarekin”. EBko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, udalak “gizarteak pakea lortzeko duen desioa egi bihurtzeko protagonista aktiboak» izan behar duela esan zuen. Halaber, ezberdintasunik gabe “biktima guztien sufrimendua aitortu” behar dela eta alderdi interesen arabera “azken horiek politikoki ez erabiltzeko” eskatu zuen Ferradasek. Eskubide zibil eta politikoak Bildu koalizioak ez zuen mozioaren bozketan parte hartu, bai, [...]
Akordioa aurkeztu dute Bilduk eta Ezker Batuak lau urteetarako eta gastu politikoa murrizteko proposamena azaldu
Lan jazarpenen ikerketa batzordeak ateratako ondorioen ondoren, Ezker Batuak (EB) adierazi du erantzuleak nortzuk diren eta euren erantzukizun maila zein den argitzea epaileen eginkizuna dela: “Behin epaileek erantzukizun posibleen epai irmoa ate...
“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazio...
Alderdi Sozialistak une hauetan ezkerrerantz egin dituen mugimenduak, egiazko konbentzimenduak baino, azaroaren 20ko kongresurako eta senaturako hauteskundeen gertutasunak eragindakoak dira. Hori argi ikusten duenetakoa naiz. Alderdi Sozialista ezkertiarrez mozorrotu da beste behin, gizarte politiken zain dagoen hautesleria engainatzeko. Sigletara fidela den hautesleria, komunikabideek lokartutako hautesleria, eta estatuko politiken nahiz politika autonomikoen gaineko hausnarketa egiteko denbora hartu ez duena, ezker progresistaren mozorroaren atzean, neoliberalismoaren postulatu zaharrenak besarkatzen dituena politika ikusi ahal izateko; ongizate estatuaren zutoinak errotik erasotzen dituen politika. Testuinguru honetan kokatu behar da gure Lehendakariaren azken burutazioa: azpiegituren bikoizketa, aholkulari taldearen txostenak lagunduta. Hamarkaden ondotik, sozialistek argia ikusi dute azkenean, eta harritzekoa bada ere, gure alderdiak, EB-Berdeak-ek urtetan defenditu dituen ondorio beretara iritsi da, hain zuzen, sozialistek EAJrekin eta PPrekin batera leporatzen gaituzten ondorio berberetara, eta norabide horretan egiten genituen proposamenen kontra behin eta berriz botoa eman badute ere. Baina ikus dezagun Lehendakariak non huts egiten duen. Nire ustez lehendakaria ezin da mugatu zerk ez duen funtzionatzen esatera eta salatzera. Gaizki dabilena eraldatzeko proposamenak plazaratu behar ditu baita ere. Baina dirudienez, ez ditu aipatu proposamenak, beraz eztabaidak zentzua galtzen du, eta hauteskundeetarako erreklamo gisa baino ezin dira ulertu. Azpiegiturekin, une hauetan, kexu agertzen da, baina aipatutako batzuk azter ditzagun: Aireportua: [...]
Ezker Batuaren (EB) eta Bilduren hautagaiak Catelsako langileekin izan dira. Ezker Batuko Arantza Gonzalez Aldundirako hautagaia, eta Jose Manuel Ferradas eta Xabier Pombo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako alkategaiak ostiralean izan ziren enpresan. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek. Larunbatean, berriz, Errenteria-Oreretako Bilduko hautagaiak izan ziren langileekin, tartean Julen Mendoza alkategaia. Langileei babesa agertzeaz gain, enpresak bere langileekiko duen jarrera salatu zuten.
OiartzunBairen (OB) ustez, Altzibarko Olalde eremuan etxebizitza gehiago eraiki baino lehen, beste gai batzuk jorratu behar dira, tartean saihesbidearena: “Olaldeko etxeen gaia saldu nahi du Udalak, auzogune historikoa eta Agerrealde baino lehen, baina zonalde hori behar bezala garatzeko, inbertsio garrantzitsuak egin behar dira aurretik, irisgarritasuna bermatzeko; saihesbidea Agerrealde atzetik garatu eta biribilguneak egin saihesbidearen hasieran zein bukaeran egin, esaterako”. Egungo egoeran, etxebizitza berriekin batera etorriko den trafikoa ezingo luke jasan Altzibarrek, OBren iritziz: “Ezin da etxeez bakarrik hitz egin. Zerbitzuak eta beharrak aintzat hartu behar dira, eta hori ez dute egin”. OB ados dago, orokorrean, Altzibarri dagokion proiektuarekin, Altzibartik trafikoa ateratzen duelako, eta aparkalekuak, auzoarentzako eremu publikoak, plaza eta pilotalekua ere aurreikusten dituelako. Gainera, OBk gogorarazi duenez, proiektuak “jarduera ekonomiko gogaikarriak” ateratzen ditu auzotik eta horren alde dago. Baina proiektua aurrera eramateko modua kritikatu du: “Gobernu Taldeak proiektua teilatutik hasi du, beste behin. Bailararen bukaeran presio gehiago sortuko du proiektua horrela aurrera eramaten badu, eta oraindik ez dago trafikoaren arazoa konponduta. Ez dago konponduta Altzibarkoa, baina ezta Ugaldetxotik eta, are gehiago, Arraguatik datorren trafikoaren arazoa ere”. Bestalde, Udal Gobernu Taldea publizitatea egiten ari dela dio OBk, hauteskunde bezperan egonagatik: “2007an onartu zen Altzibarko proiektua eta ez dugu uste 2012ra arte [...]
Gaur aurkeztu du Ezker Batuak (EB) bere alkatetzarako hautagaia: Xabier Pombo. Egungo Pasaiako EBko bozeramailea alderdikidez lagunduta egon da aurkezpenean, tartean Mikel Arana alderdiko koordinatzailea, Arantxa Gonzalez batzar nagusietako ordezkaria ...