Etxe azpietako transformadoreak ikuskatzeko eskatu du EBk

Jose Manuel Ferradas EB Ezker Batuko bozeramaileak Hirigintza batzordean eskatu du etxe azpietako transformadoreak ikuskatzeko. Zehazki, udal teknikariek instalazio horiek osasunean eragina duten edo ez aztertzea nahi du EBk, eta eragin horiek leunduko...

Jose Manuel Ferradas EB Ezker Batuko bozeramaileak Hirigintza batzordean eskatu du etxe azpietako transformadoreak ikuskatzeko. Zehazki, udal teknikariek instalazio horiek osasunean eragina duten edo ez aztertzea nahi du EBk, eta eragin horiek leunduko dituen neurriak hartzea; esate baterako, suteak hautemateko sistemak instalatu, aire beroaren erauzgailuak jarri, eta soinuaren isolamendua indartu.

Hirigintzako ordezkarien erantzuna, baina, tamalgarritzat jo du EBk: “PSE-EEko ordezkariek ez dute erakutsi asmorik herritarrek proposatutako neurriak martxan jartzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.