
Gaur goizean aurkeztu du Hondarribiko EAJk Udal Hauteskundeetara aurkeztuko duten hautagaia. Aurkezpena alderdiak zabaldu berri duen bulego berrian izan da.

Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk kontrako botoa eman dute; 24 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du Hondarribiak 2022an.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta sinatu dute adierazpena EAJren, Abotsanitzen eta PSE-EEren udal taldeek.

Pertsonak eta familiak, batetik, eta tokiko ekonomiaren sustapena, bestetik, direla lehentasunak zehaztu du jeltzaleen tokiko gobernuak.

Aurretik bideorririk ez zegoela iritzita, "Agintaldi Plan berria aurkeztu digu gobernu taldeak, eta gure ustez, eguneratu gabe".

Auzitegi Gorenak plan orokorraren aldeko kasazio-errekurtsoa tramitatzea onartu ez izanak lurrikara eragin du Hondarribiko udal taldeen artean. 2003an hasitako bidea eten du ebazpenak.

Gaurtik hasita eta datorren ostiralera bitartean bost prentsaurrekoetan emango du udal gobernuak 2021eko aurrekontuen berri.

Dokumentua urte hasieratik esku artean duten arren, jeltzaleek ez dute partekatu ez herritarrekin, ezta gainontzeko udal taldeekin ere. Planaren "gainkostu susmagarria" ere salatu dute.

Jarduera horien erantzuleetako batzuk udal ordezkaritza duten talde politikoak eta erakundeak direla esan dute.