Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Soilik jeltzaleen beharrak asebete ditu 2021eko aurrekontu proiektuak

Hondarribia
EkonomiaUdala

Azaroaren 25ean oposizioak egindako agerraldiaren mendekua hartu du EAJren tokiko gobernuak, eta hondarribiarren ia erdia aurrekontutik kanpo uztea erabaki du.

Tentsio uneak bizi dira gaur egindako aurrekontuen ezohiko plenoan. Tentsio uneak bizi dira gaur egindako aurrekontuen ezohiko plenoan.
2020/12/17
Rebeka Ruiz

Hondarribiak badu 2021. urterako aurrekontu proiektua. Soilik EAJren gobernu taldeak egin du proposamenaren alde, oposizioak bere osotasunean aurka bozkatu duen bitartean. Jeltzaleen udal taldeak ez du PSE-EEren, EH Bilduren edota Abotsanitzen zuzenketa partzial bakar bat bera ere onartu, eta gehiengo osoa baliatuta, soilik EAJ eta haren boto emaileak asetzen dituen aurrekontuarekin aurrera egitea erabaki du. Abotsanitzek osoko zuzenketa aurkeztu duen arren, jeltzaleek atzera bota dute proposamena. 

Aurrekontu proiektua aurkeztu aurretik hitza hartu du lehenik Txomin Sagarzazu alkateak. Oposizioak azaroaren 25ean egindako agerraldia adostasuna lortzeko traba nagusia izan dela argi eta garbi esan du agintariak, kritikek «pisu handiegia» eduki dutelako eta. Hortaz, mendekua hartu eta hondarribiarren ia erdia –jeltzaleek bederatzi zinegotzi dituzte eta oposizioak zortzi– ordezten duten alderdiak zigortu ditu EAJren udal taldeak.

Osoko Zuzenketa
Abotsanitz Herri Batzarrak EAJren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztu eta proposamen propioa mahaigaineratu du udalbatzarrean. Gobernu taldeak «behartuta» aurkeztu dutela zuzenketa adierazi du Igor Enparan bozeramaileak, «116 proposamen baztertu dizkiguzuelako, denari ezetz esan diozuelako». Demokraziaren errepaso labur bat eginda, «aristokratak» izatea aurpegiratu die Enparanek jeltzaleei, eta urtetik urtera aurrekontuan proiektu berak txertatzea leporatu dio EAJri, urtetik urtera «gauzatu gabe» geratzen direlako. «Planifikazioa behar dugu», erantsi du.

Alkateak hartu du erreplikarako hitza lehenik. «Aristokrata» baino «despota ilustratua» erabili behar zuela erantzun dio Sagarzazuk Enparani, eta Abotsanitzeko hautetsiak zein boto emaileak «iupi» batzuk direla leporatu dio. Eztabaidaren mailak ildo beretik jarraitu du, eta azkenean, «ezker abertzalearen joko zaharra» erabiltzeaz akusatu du Abotsanitz. 

PSE-EEren eta EH Bilduren udal taldeek Abotsanitzek egindako lana eskertu duten arren, abstentziora joko zutela adierazi dute. Iosu Alvarez sozialisten taldeko bozeramaileak ez du adierazpenik egin nahi izan, eta Xabier Isasi koalizio abertzaleko bozeramaileak. bere aldetik. «prozesu parte hartzailea» beharko lukeela sinesten dutelako hartu dutela erabakia azaldu du. Halaber, ezker abertzalearen jokabidea aipatzea ez zela «tenorea eztabaidan» erantzun dio Isasik Sagarzazuri.

Aurreikusi zitekeen moduan, eztabaidak ez du hobera egin, eta azkenean, jeltzaleen gehiengo osoak ezerezean utzi du Abotsanitzen proposamena.

Zuzenketa partzialak
PSE-EEren udal taldeak, Abotsanitzek eta EH Bilduk euren zuzenketa partzialak aurkeztu dituzte ondoren. Oposizioak bere osotasunean salatu du EAJk ez duela bat bera ere negoziatu nahi izan. Egoera ikusirik, hiru udal taldeek besteen zuzenketak babestuko zituztela adierazi dute, baina kasu honetan ere, jeltzaleek gehiengoa baliatu dute beste proposamen guztiak atzera botatzeko. Xabier Bengoetxea EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, «oposiziotik egiten diren ekarpenak onartu arren, ez dira gauzatzen».

Zuzenketa partzialak baloratzek orduan, Sagarzazuk, berriro leporatu die gainontzeko udal taldeei azaroaren 25eko –agerraldiaren eguneko– «izpiritua». Areago, «gure jarrera eta akatsak gizarteratu zenituztenetik, negoziazio saioak egin ditugun arren, nora jo behar zuen bideak?», adierazi du ironiaz. Atea beste behin ere itxi die agintariak oposizioko alderdiei.

Aurrekontua
EAJren udal gobernuaren aurrekontu proiektua hasieratik aurkeztu bezala, inongo aldaketarik, negoziaziorik, edota bestelako ñabardurarik gehitu gabe izan da Udalbatzak bozkatutakoa. EAJren bederatzi zinegotziek alde egin dute, eta oposizioko zortziek, kontra. Beste behin ere, beste urte batez, hondarribiarren ia erdia ez du aintzat hartuko alderdi jeltzaleak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Agenda

    Eguraldia

    Iturria:tiempo.com

    Azken 7 egunetako irakurrienak

     

     

     

    Azken berriak

    Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
    Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
    Ostiralero zure posta elektronikoan.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 34 03 30
    • oarsobidasoa@hitza.eus
    • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.