
50. urteurrena ospatzen ari da aurten Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldea. Ospakizun horien barruan, lehengo martxoan 170 lagun bildu zituen bazkaria egin zuten, dantza taldeko partaide izandako guztiekin. Primeran pasatu zuten Azokako mahaiaren bueltan bildutako guztiek eta han bizitakoak galdu ez daitezen bideoa landu dute. Iragarri dutenez, maiatzeko dantza aurkezpenak lantzen dabiltza orain, eta aurreratu dute aurtengoak bereziak izango direla. https://www.youtube.com/watch?v=r7GZG2Y9ZhY&feature=youtu.be

http://vimeo.com/66891784 Espainiako Arte Eszenikoen Max Sarietarako hautagaietako bat da Kukai dantza taldea, Komunikazioa-Inkomunikazioa lanarekin. Dantzari Maskulino Onenaren sarietarako dago izendatua Kukai.

Ibilbidea laino artean egin zuten, baina bukatzear zirela, euriak harrapatu zien Zumardian, Lapurdiko dantzak egin bitartean. Azkar batean egin zuten, eta korrika aterpera joan ziren dantzariak. http://www.youtube.com/watch?v=PV_iHpy65Ms&feature=youtu.be