'Ertz hutsetik' lana, Oteizarekin elkarrizketa garaikidea, larunbatean Irunen

Ezmugak plataformak Ertz hutsetik lana egin du, Jorge Oteiza eskultoreak Irunen utzitako ondarearekin elkarrizketa garaikidea izan nahi duena, dantzaren eta musikaren bitartez. Larunbatean izango da estreinaldia, justizia jauregiaren parean, 12:00etan. Krog akordeoi laukoteak, Paula Alvarezek (Musikenekoa) konposizioak joko ditu, eta Asier Zabaletak (Ertza) egin du dantzariek interpretatuko duten koreografia. Lan hau Mugaldeko Animalia egitasmoaren barrukoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.