Dantza polinesiarrak ikasteko aukera, Errenteria-Oreretan

Hoku Kai eskolak dantza polinesiarren ikastaroa martxan jarri du aurtengo ikasturterako ere. Zehazki, dantza hawaiarra eta tahitiarra ikasteko aukera izango da. Maila guztietara begira eskainiko dituzte ikastaroak: hastapena, hastapena 15 urtetik beherakoentzat, ertaina eta aurreratuak. Lehenengo klasea doan dela azaldu dute, eta hurrengoei dagokienez, 35 euro ordaindu beharko dute hilean maila guztietakoek 15 urtetik beherakoek izan ezik. Horiek 20 euro. Klaseak Veronica Espadasek emango ditu.  Berarekin harremanetan jartzeko honako bide hauek eman ditu: telefonoz 648 75 99 00, posta elektronikoz veronicaespadas@hotmail.com edo hokukai@hotmail.es edo Facebook bidez Veronica Espadas edo Hoku Kai hitz klabeak jarrita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.