Dantza ikastaroak egingo dituzte Errenteria-Oreretan

Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak antolatuta, Dantzaren hilabetea egingo dute Gipuzkoako zenbait herritan, eta horietako bat Errenteria-Orereta izango da. Hala, apirilaren 22tik 26ra hainbat dantza ikastaro emango dituzte, Niessenen. Dantza klasikoko ikastaroa Angel Rodriguezek emango du; jazz dantza Fernando Lazarok eta flamenkoa Kelian Jimenezek. Horien gaineko informazio gehiago www.gipuzkoadantza.org-en aurki daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.