
Gobernu taldearen helburu nagusietako bat ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta bizikletaren erabilera bultzatzea da.

Hiriko lehen udal aparkaleku estalia izango da gaztelekuaren ondoan, eta hamabi bizikletentzako tokia izango du.

Hurrengo kreditu modifikazioan bizikletentzako aparkaleku publikoak, estaliak eta seguruak ezartzea proposatuko dute.