
52. edizioa maiatzaren 8tik 10era bitarte egingo dute, antolatzeko zalantza ugari izan ondoren, ilusioz ekingo diote aurtengoari.

Urtarrilean 52. Bidasoa Itzulia bertan behera utzi zutela iragarri zuten. Orain arte jasotako babes ekonomiko zein sozialari esker, aurtengo edizioa aurrera ateratzea lortu dute.

Hiru etapatik bi berritu egin dituzte, erlojupeko proba bat erantsiz eta ibilbideak moldatuz. Maiatzaren 8tik 10era egingo da eta Bidasoak hiru ordezkari izango ditu.