Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ilusioa eta gogortasuna uztartuko ditu aurtengo Bidasoa Itzuliak

52. edizioa maiatzaren 8tik 10era bitarte egingo dute, antolatzeko zalantza ugari izan ondoren, ilusioz ekingo diote aurtengoari.

Gaur aurkeztu dute 52. Bidasoa Itzulia, Irungo udaletxean.Gorka Correyero Llamas
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/30

Euskal Herriak eta txirrindularitzak harreman estua izan dute betidanik. Egutegian hutsik egiten ez duten probetako bat Bidasoa Itzulia da. Afizionatu mailako lasterketarik prestigiotsuena da, eta azken hilabeteetan zalantza ugari izan arren, aurten ere Bidasoa Itzulia antolatuko dute. 52. edizioa maiatzaren 8tik 10era bitarte izango, eta gaurko prentsaurrekoan lasterketari buruzko xehetasun guztiak azaldu dituzte. Iazko formatua mantenduko dute; erlojupekoa eta mendatez beteriko bi etapa. 

Urtarrilean, aurtengo edizioa bertan behera geldituko zela iragarri bazuten ere, antolakuntzakoek ordutik hona egindako lanari esker goi mailako txirrindularitzak presentzia izaten jarraituko du Bidasoa eskualdean. Jorge Garcia antolakuntzan dihardu, eta esker oneko hitzak besterik ez ditu izan lasterketa aurrera eramatea egindako lanagatik. Martxoan, HITZAk Bidasoa Itzuliaren gainean ondutako erreportajean azken hilabeteetan egindako lana azaldu zuen antolatzaileak. “Dakizuenez zaila izan da Bidasoa Itzulia aurrera ateratzea, eta jende askoren inplikazioari esker 52. edizioa izango dugu”.

2025eko edizioko parte hartzea handitzea zen helburuetako bat, eta aurtengo irteera lerroan 21 talde izango dira. Talde gehienak Espainiakoak izango dira, eta Frantziatik etorritako hiru talde ere bertan izango dira. Aurtengo mugarria txirrindularri bidasoarren kopurua izango da. Guztira, eskualdeko 14 txirrindularik parte hartuko dute, “kopuru historikoa” dela adierazi du Garciak. “Kopuru hau lortzea Irunes Txirrindulari Eskolak eta Baztandarrak klubari esker izan da”.

Horietako bi, Mikel Arriet Atondo etxalartarra eta Adur Tapia irundarra dira. Biak ala biak oso ilusionatuta daude “etxeko lasterketan” parte hartzeko aukera izateagatik. Tapiaren bigarren parte hartzea izango da, eta errepideak ezagutzeak duen abantailaz hitz egin du: “Aurreikuspen zehatzik gabe aterako naiz, taldea oso sendo dabil. Taldeari laguntzera nator, batez ere”. Etxalartarraren kasuan, bigarren etapa Etxalarren amaitzeak ilusioa bikoitza eragin dio. “Bidasoa Itzulian parte hartzea sekulakoa da, eta aurten Etxalarren amaitzeak berezitasun gehiago ematen dio”. Lehen aldiz izango da lasterketa honetan, eta afizionatuen erreferentziazko lasterketan parte hartzearekin sentsazio oso onak dituela azpimarratu du. “Hor egotearekin oso gustura, ea noraino heltzen naizen. Disfrutatzera nator”.

Gora eta behera, hiru egunetan

Ibilbideari dagokionez, Hondarribian hasiko da lehenengo etapa. Guadalupetik Jaizkibelerainoko 4 kilometroko erlojupekoa izango dute. Bigarren etapa, Nafarroan lehiatuko dute Arantza eta Lizarrietako Lepoaren artean, berezitasun askorekin. “Arantzatik Etxalarrera kilometro gutxi egon arren, ibilbidea luzatzea erabaki dugu, inoiz egin dugun etaparik gogorrena izango da, 171 kilometro”, azaldu du Garciak. Guztira, lau mendate igo beharko dituzte, 1. mailako Belate, 2. mailako Lizarrieta eta 3. mailako Ziga eta Orokieta. 

Hirugarren eta azken etapak ez ditu sorpresa handirik edukiko. Hendaian hasi eta Irungo Kolon pasealekuan amaituko dute aurtengo Bidasoa Itzulia. Urtero legez, aldapaz beteriko 112 kilometroko ibilbide malkartsua egin beharko dute. Etapako lehenengo kilometroetan Arkale igo beharko dute Oiartzunera heldu aurretik. Ondoren, etaparen zatirik gogorrena edukiko dute. Atseden hartzeko tarterik gabe Aritxulegi, Agiña eta Piedadeko mendateak kateatuko dituzte. San Martzialgo, eta batez ere, Erlaitzeko malda gogorrek etaparen eta Itzuliaren txapelduna erabakiko dute, Kolon pasealekura heldu aurretik.

“Aurtengo oso zirraragarria izango da”. Cristina Laborda Irungo alkateak eta Igor Enparan Hondarribiko alkateek Itzuliak. duen balioa azpimarratu dute. “Lasterketa honek aditzera ematen du gure eskualdea nolakoa den, Bidasoa ibaiaren sorlekutik itsassoratzen den arteko lur espazioa. Antolakuntzak argi erakutsi du: aldapan gora gaude, zailtasunez beteta, baina lan handia eginez hau aurrera ateratzea posible izan da”, adierazi du Enparanek. Txirrindulari gazteak ez ditu ahaztu eta mezu bat helarazi die: “Irabazteaz harago, zuen saiakera guztia emateko aukera izatea lasterketa honetan. Ez utzi izerdi tanta bat bera ere gastatu gabe lasterketan. Eman ezazue daukazuen guztia”. 

Aurkezpena eginda, astebete besterik ez da faltako afizionatu mailako txirrindulariak irteera lerroan ikusteko. “Azken urteetan Bidasoa Itzulia irabazi duten askok profesionaletarako urratsa egin dute. Zorte on guztiei”, amaitu du Garciak. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.