
Caser Betharram-eko egoiliarrek oso adi ikusi dituzte gazteek osatutako jostailuak eta gogoz kontatu dituzte gaztetan bizitakoak.

Hondarribiko Liburutegiak irakurketa kluba eskaintzen du Caser Betharram adinekoen egoitzan 2022 urteaz geroztik.

Pertsona helduen memoria estimulatzeko xedearekin, bi tailer antolatu dira: bat, Irungo Anakan eta bestea, Hondarribiko Betharramen.

Covid-19aren hedapena eteteko asmoarekin, Irungo Caser Residencial Anakan eta Hondarribiko Caser Betharram zein Uliazpi zentroetan garbiketa lanak egin dituzte suhiltzaileek.

Hilaren 25ean, Urte Berri Egunean eta Errege Egunean egiten dute, egun bakoitzean dagokion antzezkizuna.

Hiru boluntariok gidatutako hiru triziklok hartuko dute parte larunbat honetan Hondarribiko Caser Betharram egoitzako egoiliarrekin egingo duten ibilaldian.

Irailean izandako COVID19 agerraldiak birusarekin lotutako hiru heriotza eragin ditu erabiltzaileen artean; uneotan bost kasu aktibo daude.

Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu duenez, iragan astean atzemandako agerraldiaren ondorioz beste kutsatu bat dago; denera, zortzi kasu daude aktibo.

Gipuzkoako adineko zentroetan bost pertsona gehiago gaixotu dira Covid-19a dela eta. Haietako lau Hondarribia eta Irunen.

Jaiotza mekanikoa jaiegunetan bisitatu ahalko da, goizeko mezen aurretik eta ondoren.