
Ezker Hormako VII. Emakume Pilotari txapelketa jokatuko dute etzi Bekoerrotan

Bekoerrota kiroldegiko saunaren irekiera atzeratu egingo dela jakinarazi du Lezoko Udalak. Azken asteetan gune hori eraberritzen ari dira. Lan horiek egiten ari zirela, baina, arazo bat aurkitu zuten: lurra altxatzerakoan gaur egun indarrean dagoen araudira egokitzen ez den egoera aurkitu dute. Hortaz, ur instalazioetako arautegira moldatuko dute sauna. Udalak esan duenez, hilabete honen bukaerarako espero zuten sauna eremua irekitzea. Hala ere, berandutu egingo da obra horiengatik, eta noiz zabalduko duten aldez aurretik jakinaraziko du. Altzaten erabilgarri Udaleko Kirol Zerbitzuak gogorarazi du Altzateko igerilekuko termagunea erabili daitekeela. Barkamena eskatu diete saunaren erabiltzaile guztiei eragozpenengatik.

Asteburu honetan izango da Allerru judo taldeak antolatu duen judo maratoiaren bigarren saioa. Hala, bihar eta etzi izango da judoa ikusteko aukera Bekoerrota kiroldegian. Bihar arratsaldean entrenamendu moduko erakustaldia egingo dute Bekoerrotan. Guz...

Asteburu honetan jokatu dituzte Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu dituzte pasa den asteburuan. Larunbat arratsaldean jokatu zituzten Kadete Mailako norgehiagokak, eta ez zen sorpresarik izan. Izan ere, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarrak irabazi zuen. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Horrela, Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen. Igandean bi txapelketa Herenegun, berriz, 23 urtez azpikoen eta alebinen txanda izan zen. Horrela, 23 urtez azpikoan ere Lezoko judokek paper ona bete zuten. Hala, Cazorlatarrak euren kategoriatan finalera iritsi ziren. Anaia zaharrenak, Andonik, bere pisuan irabaztea lortu zuen. Xabierrek, aldiz, bezperan Kadete Mailako txapelketa jokatu arren, 23 urtez azpikoan parte hartu arren, herenegun ere lehiatu zen. Finaleraino iritsi zen Cazorla, baina Aitzol Sacristanek garaitu zuen lezoarra, ippon bidez. Zonaldeko alebinen txapelketa ere igande goizean jokatu zuten, eta Allerru judo taldeko bi parte hartzaile izan ziren: Maddi Lertxundi eta Lorea Etxabe (-34 eta -48 kategoariatan, hurrenez hurren). Oiher Urbietak, berriz, ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela eta.

Goi mailako judoa izango da astebururo hil honetan eta hurrengoan Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako txapelketak egingo dituzte Lezoko kantxan. Allerru judo taldeak jakinarazi duenez, maila guztietako txapelketak egin...

2010aren bukaeran eraikitzen bukatu bazuten ere, astelehenean irekiko dute publiko osoarentzat. Orain arte ekintza puntualak egin dituzte bertan. Kiroldegiko bazkide txartela dutenek zein sarrera ordaintzen dutenek erabil ahal izango dute. Eskalada mat...

Ez zuten hutsik Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek atzo eguerdian. Lezoko Bekorrota kiroldegian izan ziren, urteroko zitari huts egin gabe. Atzo oholtzaratu zuten ikuskizuna Zazpikoloroa izan zen. Pailazoak taulara atera baino lehenago lepo bete zen kiroldegia, bai beheko pista bai harmailak. Bertan ziren ehunka haur, ezinegon handiz, baita sarrerak eskuratzeko lehia bizian ibili diren gurasoak ere. Senide batzuei euren seme-alabei baino irrika handiagoarekin ikusten zitzaien. Pailazoak atera zirenean oihuak nagusitu ziren kiroldegian. Jada oholtza gainean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek koloreen garrantzia eta aniztasuna helarazi zizkieten bertan bildutako ikusleei. Ohi bezala, dantzatuz eta abestuz. Hala ere, Belekoik zazpi koloreko hegaztia lapurtzen du eta koloreak desagertzen joaten dira. Pirritxi sudurreko belztu zitzaion, baita Porrotxi kolorezko jaka ere. Zazpikoloroa ikuskizunaren dantza, kopla eta abestiez gozatu ondoren, abesti klasikoen txanda iritsi zen. Ohi bezala, guztien artean kantarik abestu eta dantzatuena Maite zaitut izan zen. Eta ondoren, argazki saioa pailazoekin. Oiartzunen, hilaren 29an Atzoko saioa berriro ikusi nahi duenak (edo ikusi gabe geratu zenak), hilaren 29an izango du berriro aukera. Oiartzunen izango dira pailazoak. Elorsoro kiroldegian izango da, 17:00etan. Sarrerak hilaren 14an jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan. Arratsaleko lauretan irekiko dute leihatila.

Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuetan kirola egin eta ikasteko aukera izango dute haurrek (16 urtera arte) zein helduek. Urko Munduate kirol instalazioetako arduradunak adierazi duenez, ikastaroak udaran eskainiko dituzte “eguraldiagat...

Lehenengo aldia da Oarsoaldean Nordic Walking edo ipar martxa ikastaroa antolatzen dela. Gorputzaren goiko aldeari zein hankei eragiten diela mugitzeko era berriak esan dute antolatzaileek.

Korri, Xalto eta Brinko pailazoek ‘Dantzan’ lan berria argitaratu dute. Diskoa osatzen duten hamar kanta dantzagarriak etxean aurkeztuko dituzte, Bekoerrotan, hilaren 28an egingo duten emanaldian. Korri, Xalto eta Brinkok bigarren diskoa argitaratu dute. Aurreko Kantari diskotik bederatzi urtera heldu da Dantzan lana, «elkarlanaren emaitza gisa», Mikel Susperregik azaldu duen moduan. Izan ere, Usurbilgo Ganbarakada taldearekin batera grabatu dute azken lana Lezoko hiru sudurgorriek: «Herriko musika eskolako irakasle Joxan Anduagak egin ditu musika moldaketak, eta berak jarri gintuen harremanetan Usurbilgo taldearekin, bertako musika eskolan ere klaseak ematen dituelako. Ganbarakoak bertatik pasatutako musikariak dira». Hamar kantu bildu dituzte, «belarritik erraz sartzen diren horietakoak», bazterrak dantzan jartzea helburu duen lanean, eta askotariko estiloak landu dituzte. Hiru txoro dantza ere txertatu dituztela nabarmendu du, oholtza gainean Xalto bihurtzen den Susperregik. Horien adibide gisa jarri du diskoko hirugarren abestia, Barizela. Diskoarekin, euskarazko produktu polita eta freskoa eskaini nahi izan dutela zehaztu du, bestalde, Susperregik: «Gure helburua ez da negozioa egitea, taldea bizirik dagoela erakustea baizik». Lan berria aurkezteko, berriz, Lezo eta Usurbil aukeratu dituzte. Pailazoen etxean estreinakoz egingo dute emanaldia, hilaren 28an, Bekoerrota kiroldegian, 18:00etan. Hurrengo egunean, berriz, Usurbilgo kiroldegian aurkeztuko dute. Ordubeteko saioan, disko berriko kantuak, eta hainbat esketxekin gozatzeko aukera izango dute kiroldegira [...]

Lezoko Bekoerrota kiroldegiko pilotalekuan Emakumea Pilotari egitasmoaren barruko partidak jokatzen ari dira gaur (larunbata) arratsaldean. Hain zuzen, Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari Txapelketako partidak dira Lezon jokatzen ari direnak, lehia ho...

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatuko du Serviociok gabonei begira