Hitzarmenaren alde elkarretaratzea egin dute kiroldegiko langileek
http://youtu.be/GdtDTY0a1xw
Kiroldegietako hitzarmena arriskua dagoela salatzeko eta azken horren defentsan elkarretaratzea egin dute Bekoerrota kiroldegiko langileek LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta. LAB sindikatuko Iker Callaok, urteetan izandako lan baldintzak galtzeko arriskuan daudela langileak esan du eta hitzarmenaren defentsan borrokan jarraituko dutela gaineratu du. Elkarretaratzeekin hasi badira ere, lanuzteak eta grebak egitea aurreikusi du sindikatu abertzaleko kideak.