Ordutegi berria dute Lezoko kirol instalazioek

Atzo egindako Tokiko Goibernu Batzordeak, Bekoerrota eta Altzate kirol azpiegituretako ordutegi berriak onartu zituen. Horrenbestez, honakoa izango da Altzate igerilekuetako neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean 7:30etik 21:30era; Larunbatetan, 8:30etik 14:00etara; Igande eta jaiegunetan berriz, 9:30etik 13:30era, eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Udako ordutegia honakoa izango da, bestalde: astelehenetik ostiralera bitartean 8.15etik 21:00era; Larunbatetan, 10:30etik 20:00etara; eta igande eta jaiegunetan berriz, 10:30etik20:00era egongo da zabalik. Bekoerrota kiroldegian ere ordutegi berria Ordutegi aldaketa onartu dute ere Bejoerrota kiroldegirako. Horren arabera honako ordutegia izango du neguan: Astelehenetik ostiralera bitartean 8:15etik 21:45era; Larunbatetan 8:30etik 14:00etara eta 16:30 20:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 13:30era. Udako ordutegia berriz, honakoa izango da Bekoerrotan: Astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 20:00etara; eta larunbat, igande eta jaieguneta,  9:00etatik 13:30era.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.